KULTUR 2022 ALTSASUN: JARABE DE PAU, JARABE DE PALOREN OMENEZKO BANDA

KULTUR 2022 ALTSASUN: JARABE DE PAU, JARABE DE PALOREN OMENEZKO BANDA

ALTSASU BERRIZ ERE NAFARROAKO GOBERNUAREN KULTUR 2022 PROGRAMAN PARTE HARTUKO DUTEN NAFARROAKO HERRIEN ARTEAN DAGO

Kontzertua irailaren 9an izanen da, arratsaldeko 20:00etan Foruen plazan. Jarabe de Pau taldeak joko du, Jarabe de Paloren omenezko Bandak.

Jarabe de Palori omenaldia egiten dion taldea da Jarabe de Pau. Eskaintzen duen musika emanaldian, egoki eta maitasun osoz gogora ekartzen ditu Pau Donesen kanta hoberenak, haren hasieretatik, La Flaca abestiarekin izan zuen arrakasta eta azken diskoa ere Eso que tú me das, bai eta oso abesti ezagunak ere, esate baterako Agua, Bonito, El lado oscuro, Depende, Dos días en la vida, De vuelta y vuelta, Pura Sangre, Perro apaleao…

Pau Donesen abestiak milioika pertsonaren bizitzaren zati izan dira bi hamarkada baino gehiagotan, Espainiako musikaren artista garrantzitsuenetako bat izan baita.

Jarabe de Paloren musika kultura eta musika generoen arragoa izan zen, musika latinoaren ezaugarriekin (batez ere kubatarra -son, chachachá, salsa, bolero...- eta brasildarra -samba, bossa nova...-) eta, jakina, poparena eta rockarena.

Jarabe de Pau luxuzko taldea da, eskarmentu profesional eta akademiko handikoa eta pasio eta errespetu handikoa..

Aurrerapen txiki bat uzten dizuegu jarraian...

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad