KONTZERTUA
KATIUS, LA NIÑA DEL ARROYO
BANDA HAIZE BERRIAK & BELEN OTXOTORENA
David Sánchez-en gidaritzapean, Haize Berriak Banda musikaz arduratuko da eta Belen Otxotorena ipuinaren eta narrazioaren arduraduna izango da. Hona hemen topaketaren xehetasun batzuk.
Musika:
Oregón
Jacob de Haan (lehen zatia)
El libro de la selva
Richard Sherman (hautaketa)
Katiuska, la mujer rusa
Pablo Sorozábal
Anniversary Marcha-chá
Jef Penders
Los Beatles in concert
Willy Hautuas
Consuelo Císcar
Ferrer Ferrán
Oregón
Jacob de Haan (bigarren zatia)
Argudioa:
Katius, la niña del arroyo, arropa-garbitzaile gazte eta alai baten istorioa kontatzen du. Leku ezezagun batetik etorri da, eta nahaspila batean sartu da, okin marmarti eta bihozgabe baten diruzalekeriak eraginda. Herriko bizilagunen maitasuna eta eskuzabaltasuna funtsezkoak izango dira korapiloa askatu eta Katiusek berriro irribarre egin dezan.
Musika-lanak askotarikoak eta oso ezagunak dira. Hala ere, ez dute inolako loturarik ipuinaren argumentuarekin.
Istorio honek injustiziaz, elkartasunaz eta desberdinarekiko errespetuaz hitz egiten digu.
Bandako bazkideek sarrera 5€-ren truke eskuratu ahal izango dute leihatilan.