ANTZERKIA

JUNTOS

TXALO PRODUCCIONES
Zabaldu:
Share on facebook
Share on twitter
Share on linkedin

Komedia atsegina dirudien testu adimentsua da, eta gogoeta-puntuak ikusleengan jartzen ditu.

Isabel pisu apal batean bizi da. Tira, bizi baino, biziraun egiten du. Semea dauka berarekin, gazte elbarri, oldarkor eta eskuzabala. Alaba txikia, berriz, arrakasta handiko exekutiboa da, eta hamar urte baino gehiago daramatza etxetik kanpo. Ustekabean bisitan etorriko zaie, eta horrek hankaz gora jarriko ditu senideen arteko harreman korapilatsuak.

2018an estreinatu zen mundu osoko zazpi herrialdetan. Ikuskizun hau zuzenean bihotzera iristen da, luxuzko aktoreen lan bikainean oinarrituta. Besteak beste, Kiti Manver, Gorka Otxoa, Ines Sanchez eta Marta Velilla aktoreek hartzen dute parte obran.

Komedia zirraragarri, hunkigarri eta samurra, bi atzerapen egin eta gero gozatu ahal izango duguna.

FITXA ARTISTIKOA

Egilea: Fabio Marra
Zuzendaritza: Juan Carlos Rubio
Aktoreak: María Castro, Gorka Otxoa, Kiti Mánver, Inés Sanchez
Eszenografiaren diseinua: Curt Allen Wilmer
Argiztapena: José Manuel Guerra
.

EMANALDIAK

    Última representación:

    iraila 19 00:00

    Duración:

    90'

    Adin gomendatua:

    + 14 urte

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
    Privacidad