Haurtzaroa, ongizatea eta animalienganako loturari buruzko jardunaldiak
Haurtzaroa, ongizatea eta animalienganako loturari buruzko jardunaldiak
Maiatzaren 21ean eta 22an, «"Cuatro patas, mil sonrisas – Lau zango, milaka irri" « jardunaldiak hartuko ditugu Iortian, pertsonen eta animalien arteko loturak bizitzak nola eralda ditzakeen ezagutzeko topagunea.
Bi egunetan zehar, animaliekin lagundutako esku-hartzeei, haurtzaroari, ongizate emozionalari eta komunitatea eraikitzeari buruzko esperientziak, ezagutza eta proposamenak partekatuko ditugu. Ikusi hemen egitaraua..
Jardunaldia profesionalei nahiz herritarrei zuzenduta daude, eta hitzaldiak, mahai-inguruak, benetako testigantzak eta ikasteko guneak eskainiko dituzte.
Animaliekiko harremanaren bidez ongizate emozionala lantzeko, loturak sendotzeko eta zaintzarako eta komunitaterako espazioak sortzeko proposamena.
Jardunaldiek Innova Programaren, Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta "La Caixa" Fundazioaren babesa dute, baita Altsasuko Udalarena eta Altsasuko eta Etxarri Aranazko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuena ere.
Izen-ematea zabalik: informazioa eta izen ematea
