ITZULIA 2024. 3. ETAPAREN AURKEZPENA ALTSASUN
ITZULIA 2024. 3. ETAPAREN AURKEZPENA ALTSASUN
IORTIA KULTUR GUNEA. MARTXOAK 12: 18:00ETAN
AURKEZLEA: JUAN MARI GUAJARDO
Ekitaldian Javier Ollo Altsasuko alkateak eta Julian Eraso OCETAko presidenteak bi entitateren arteko kontratua sinatuko dute. Halaber, Euskal Herriko Itzuliaren 3. etaparen aurkezpen ofiziala egingo da, etapa horrek Altsasun izango baitu helmuga. Maria Saez de Albeniz Etxarriko alkatea, Idoia Ibañez eta Javier Riaño bertan izango dira.
Ondoren, solasaldia egingo da. Hartan, gure txirrindulari ezagun batzuek hartuko dute parte: Oscar Guerrero Israelgo kirol zuzendariak, Jorge Azanza Euskaltel Euskadi taldekoak, Iker Mintegi txirrindulari profesionalak, Juanma Hernández Caja Ruraleko manager nagusiak, Hugo eta Unai Aznar Kern Pharmako txirrindulariek, eta Iker eta Igor Flores txirrindulari profesional ohiek. Horiek guztiak Burunda Txirrindulari Taldeko kideak izan dira edo dira.
.
