DANTZA
GURI DAGOKIGUNA – DANTZABIDEAK 2023
DANTZAZ | IES ALTSASU BHI | ANDRA MARI IKASTOLA | CORAZONISTAS ALTSASU | IÑIGO ARITZA IKASTOLA
Dantzaz konpainiak Guri dagokiguna pieza aurkeztuko du. Hori gutxi balitz, Altsasuko BHI, Altsasuko Corazonistas, eta Andra Mari eta Iñigo Aritza ikastoletako ikasleek hainbat koreografia aurkeztuko dituzte,lau ikastetxeetan Dantzaz taldeko dantzariekin egindako erresidentzien emaitza direnak.
Ekimena Oholtzara Salto programaren barruan sartzen da. Programa hori Nafarroako Antzoki Sareak sustatu du Caixaren laguntzarekin, arte eszenikoak gazteei hurbiltzeko helburuarekin.
Ikasleak bezainbeste gozatuko duzulakoan, zure zain egongo gara ostiralean, 18:00etan, Zumalakarregi plazan.