Filmoteka Nafarroan programaren barruan proiektatuko da, “Zinema eta Zientzia” zikloaren barruan. Zikloaren helburua zine-proiekzioen eta solasaldien bitartez zientzia gizartera hurbiltzea da. Aurkezpenean eta solasaldian SINAIko (Nafarroako I+G+b Sistema) aditu bat egonen da.
Hizkuntza: J.B. ingelesez, gaztelaniazko azpitituluekin
Etorkizuneko gizarte batean girotua, non haur gehienak in vitro sortuak diren eta hautespen genetikoko teknikak erabiltzen diren. Vincent (Ethan Hawke), modu naturalean sortu zen azken haurretako bat, bihotz-gutxiegitasun batekin jaio da, eta hogeita hamar urte baino gehiagoko bizitzarik iragartzen ez diotenak. Elbarri bat omen da eta, halakotzat, lanik desatseginenak egitera kondenatuta dago. Bere anaia Antonek, aldiz, aukera anitz bermatzen dizkion herentzia genetiko ederra jaso du. Txikitatik, espaziora bidaiatzearekin amets egiten du Vincentek, baina oso ondo daki ez dutela inoiz hautatua izango. Urte askotan zehar mota guztietako lanak egiten ditu, baina egun batean elitean parte hartzeko gakoa ematen dion gizon bat ezagutuko du: Jerome (Jude Law), istripu baten ondorioz paralitiko geratu zen kirolaria, ordezkatzea. Hala, Vincent Gattaca Korporazioan sartuko da, industria aeroespazialean, eta Titanen misio bat egiteko aukeratuko du. Dena ondo joango da, Jeromeren laguntzari esker, harik eta proiektuaren zuzendaria erailtzen duten arte. Erailketaren ondorengo ikerketak Vincenten planak arriskuan jarriko ditu.
Arte zuzendari onenaren Oscar sarirako eta jatorrizko soinu-banda onenaren Urrezko Globorako izendatu zuten. Azken sari hori Sitgeseko Zinemaldian lortu zuen, Film Onenaren sariarekin batera.
Aurkezpena eta solasaldia SINAIko (Nafarroako I+G+b Sistema) espezialista batekin
EMANALDIAK
Iraupena
106'
Adin gomendatua:
Adin guztietarako egokia