ANTZERKIA
FLORES PARA SER VISTAS
IORTIA ANTZERKI TAILERRA
Pertsona batzuk ez ditugu inoiz ikusten gure bidean gurutzatzen direnean. Baina, batzuetan, beren bizitzako une berezi batek, ustekabeko topaketa batek, agerian gelditzea eragiten du, eta, ordutik, ezin diegu begiratzeari utzi. Pertsona bakartiak eta desberdinak dira, gizartearentzat deserosoak, eta halako batean, besteek eurei buruz uste dutena baino askoz gehiago direla konturatzen dira. Umoreak eta musikak samurtasunez eta konfiantzaz betetako egoera arruntak birsortzen laguntzen digute.
Humor y música nos ayudan a recrear situaciones cotidianas llenas de ternura y confianza.
Directora: Birjiñe Albira
Bea Ganuza: Cándida, dena ematen duen emakumea.
Eder Goikoetxea: Umberto, musikaria.
Isabel Borrega: Penélope, emakume bakartia.
Sergio Moleres: Ronaldo, eserita dagoen gaztea.
Alberto Álvaro: Pixi, rock eta kontrakulturaren artista.
Amelia Lapuente: Ana, entzule dotorea.
Juli Álvaro: Servanda, abeslari abnegatua.