ETXEBIZITZA EZ DA JOLASA
EH BILDU
Sistema kapitalista honen merkatu-arauek etxebizitza-eskubidea bahituta dute, oinarrizko eskubideekin negozioa egitea ahalbidetzen eta babesten baitu. Ezinbestekoa da, espekulazioaren eskuetatik atera eta pertsonen zerbitzura jartzea. Horretarako bide bat dago, alokairuko etxebizitzen politika publikoak. Anbizioz eta konplexurik gabe. Hori egiten ez den bitartean, jarraituko dugu ikusten nola pertsona askok ezinezkoa duten emantzipatzea edo bizitza duina izatea, edo Altsasutik kanpo bizitzera joaten diren, hemen aukerarik ez dutelako. Aspaldi ari gara legedi-aldaketei buruz hizketan, eremu edo herri tentsionatuei buruz, Altsasu horietako bat da, Nafarroako beste 20 herrirekin. Horretaz guztiaz hitz egiteko, aztertu egoera, aldaketen izaera, zenbat eta zertan eragiten diguten, eta, batez ere, ikusi non gauden lan egiteko eta egon beharko genukeen lekura bultzatzeko:
Datorren martxoaren 19an, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan, Iortia zentroan, hitzaldia egingo dugu Mikel Zabaleta Euskal Herria Bilduko parlamentari nafarrarekin eta Ainize Ibargutxi Altsasuko EH Bilduko zinegotziarekin
Ez da berehalakoan izango, ez da erraza izango, baina etxebizitza duin bat izateko eskubideari bidea irekitzeko borrokak merezi du, baita Altsasun ere.