Azaroaren 6an, 18:30ean, Eraman zutela dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izanen dira Iortia Kultur Gunean, Kukuerreka Elkarteak antolatuta.
Mikel Balerdi eta Deñe Garcia-Bravok zuzendutako dokumentalak Olaberriko Marcelo Lasa Zeberioren eta Jesus Bujandaren istorioa jasotzen du, herriak iraganeko gertakariak argitzeko eta memoria berreskuratzeko egindako lana erakutsiz.
Marcelo Lasa Zeberio 17 urte zituela hil zuten, 1936ko abuztuaren 25ean, Lizarrustiko mendatean, Nafarroa eta Gipuzkoa arteko mugan. Garai hartan, «eraman zutela» esaten zuten, baina erantzunik gabe geratzen ziren galderak: nork eraman zuen, nora eta zergatik?
Urte batzuk geroago, haren iloba batek hasitako ikerketari eta Patxi Lacunzaren lekukotzari esker, Aranzadiko Zientzia Elkarteko taldeak hilobiratze-lekua aurkitzea lortu zuen.
Olargi Taldeak, Aztarna Productions-ek eta Olaberriko Udalak bultzatutako dokumentalak memoria berreskuratzeko eta gertatutakoa argitzeko ahalegin kolektibo hori kontatzen du.
Proiekzioaren ondoren, solasaldia eginen da, dokumentalak lantzen dituen gaien inguruan hausnartzeko eta esperientziak partekatzeko.
EMANALDIAK
Iraupena
90'
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak
