Filmoteka Nafarroan programaren barruan, urriaren 20an, 19:00etan, 1925eko “El fantasma de la ópera” filmaren proiekzioa izango da. Film mutua proiektatzen den bitartean, Pablo Llamasek pianoa joko du zuzenean.
Zuzendaria: Rupert Julian
Parisko Operako sotoetan ezkutaturik bizi da Eric misteriotsua, aingeru-ahotsez eta deabruaren aurpegi desitxuratuaz jantzitako gizona, Christine Daee soprano ederra paretaren eta hormaren artean zelatatzen duena, ospearen gailurreraino katapultatu nahi duena; baina, abeslaria Raoul bizkonde lerdenari hitzemanda dagoela jakiten duenean, erotu egiten da.
National Film Preservation Board eta OFTA Film Hall of Fame sarien irabazlea.
Film honekin emango diogu amaiera Filmoteka Nafarroan programaren denboraldiari.
EMANALDIAK
Iraupena
106'
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak
