KONTZERTUA
EL DROGAS. AKUSTIK FRAKTION
BIRA AKUSTIKOA
Enrique Villarrealek (Iruña, 1959) berriz ere ustekabean hartu gaitu, poemen eta idatzien liburu berri bat eta disko oso pertsonala kaleratu baititu. Oraingoan Enrique ia bakarrik aurkitu dugu, oso kolaborazio gutxi izan ditu diskoan, baina ongi lagundua egonen da prestatuta duen bira akustikoan.
Eszenatokian 7 musikari izango dira, kanta berri batzuetatik abiatuta artistaren ibilbide osoko klasikoetara doan errepertorioa jotzeko.
Txus Maraví: Gitarra akustikoa eta slide gitarra
Eugenio Aristu “Flako”: Kontrabaxua, koruak eta gitarra akustikoa
Germán San Martín: Teklatuak eta akordeoia
Selva Barón: Koruak, harmonika eta perkusioa
Naiara Ruz: Koruak eta perkusioa
Nahia Ojeta: Perkusioa, gitarra akustikoa eta koruak
Enrique Villarreal “El Drogas”: Ahotsa eta gitarra akustikoa
.