Julio Blanco Espainiako hiri batean balantza industrialak fabrikatzen dituen enpresa baten jabe karismatikoa da, eta laster jasoko du enpresa-bikaintasunaren tokiko saria nori eman erabakiko duen batzordearen bisita. Dena ezin hobeto egon behar da ordurako. Hala ere, badirudi dena bere kontra dagoela. Blanco bere langileen arazoak konpontzen saiatuko da ziztu bizian. Horretarako, muga imajinagarri guztiak gaindituko eta, horrek ustekabeko gertaera bat sortuko du, aurreikus ezin daitezkeen ondorioak izango dituena.
Iraupena
90'
Adin gomendatua:
+12 urte