Altsasuko Udalak 2026ko kultur jardueretarako dirulaguntzen deialdia ireki du

Altsasuko Udalak 2026ko kultur jardueretarako dirulaguntzen deialdia ireki du

Altsasuko Udalak 2026ko kultur jardueretarako dirulaguntzen deialdia ireki du

Altsasuko Udalak 2026. urtean zehar jarduera soziokulturalak antolatu eta garatzeko herriko kultura elkarte eta erakundeei zuzendutako dirulaguntzen deialdia onartu du. Ekimenak 5.263 euroko gehieneko zuzkidura izango du, eta herritarren parte-hartzea, kultur sustapena, euskararen erabilera eta jarduera inklusibo eta jasangarrien bultzada sustatzea ditu helburu.

Nork eska ditzake laguntzak?

Dirulaguntza hauek eskatu ahal izango dituzte honako baldintza hauek betetzen dituzten irabazi-asmorik gabeko elkarte eta erakundeek:

  • Legez eratuta egotea.
  • Altsasuko Udaleko Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
  • Egoitza soziala eta fiskala Altsasun izatea.
  • Kultur ekintzarekin lotutako jarduerak garatzea.
  • Zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.

2026ko Altsasuko Udalaren Aurrekontu Orokorretan partida izenduna duten erakundeak deialditik kanpo geratuko dira

Diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Laguntzak 2026ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra bitartean egingo diren kultura eta jarduera soziokulturalak sustatzeko izango dira, besteak beste:

  • Formatu txikiko ikuskizunak.
  • Tailerrak, hitzaldiak eta proiekzioak.
  • Erakusketak eta aurkezpenak.
  • Lehiaketak eta sariak.
  • Kulturaren eta euskararen sustapenerako jarduerak.
  • Berdintasuna, kultura-aniztasuna eta gazteen parte-hartzea sustatzen dituzten proiektuak.

Jarduerak publikoak eta herritar guztiei irekiak izan beharko dira.

Laguntzen zenbatekoa

Dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako proiektuaren balorazioaren eta aurrekontuaren araberakoa izango da. Nolanahi ere:

  • Laguntzak ez du proiektuaren kostuaren % 80 gaindituko.
  • Erakunde bakoitzak gehienez 1.000 euro jaso ahal izango ditu.
  • Erakundeek gutxienez aurrekontuaren % 20 jarri beharko dute, funts propioen edo bestelako laguntzen bidez

Eskabideak aurkezteko epea

2026ko ekainaren 10era arte.

Oinarriak eta eranskinak Deialdiaren oinarriak eta eskaera egiteko eranskinak albiste honekin batera deskargatu ahal izango dira.

  OINARRI ARAUTZAILEAK

  I ERANSKINA - ESKABIDE EREDUA

  II ERANSKINA - GASTUAK JUSTIFIKATZEKO KONTUA

  III ERANSKINA - GARDENTASUN-BETEBEHARRARI BURUZKO ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Informazio gehiago edo zalantzak argitzeko, interesdunek Udaleko Kultura Zerbitzuarekin harremanetan jarri ahal izango dute honako helbide elektronikoaren bidez: kultura@altsasu.net.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad