IRAILAREN 4EAN NAFARROAKO ZIRKU JAIALDIAREN 20. URTEURRENA OSPATUKO DUGU

IRAILAREN 4EAN NAFARROAKO ZIRKU JAIALDIAREN 20. URTEURRENA OSPATUKO DUGU

Ospakizunetan gaude! Nafarroako zirku-jaialdiak 20 urte bete ditu.

20 urteko historia partekatua, Nafarroako 5 herritan. Horietatik Nafarroako, Estatuko eta nazioarteko 65 konpainia baino gehiago igaro dira. Bi hamarkadatan 115.000 pertsona baino gehiagotara iritsi gara, eta elkarrekin une ahaztezinak bizi izan ditugula ospatu nahi dugu.

Edizio berezi honetan, Remigia Echarren "Argako erregina" nabarmendu nahi izan dugu bere heriotzaren mendeurrenean. Emakume nafar honek arrakasta handia lortu zuen XIX. mendean mundu mailan bere zirku-ikuskizunarekin. Gainera, jaialdia altura handiko ikuskizun batekin itxiko dugu.

Zurekin hazi gara, mila esker bidelagun izateagatik.

.

↓↓↓↓↓↓↓ EGITARAUA ↓↓↓↓↓↓↓

.

Altsasu, irailak 4 larunbata

ARGAKO ERREGINA. ESTEFANÍA DE PAZ ASÍN. 19:00 Baratzakobidea

Remigia Echarrenengan oinarritutako antzerki-omenaldia.
Garai batean, Iruñeko katu guztiak Remigia deitzen ziren, eta gure zaharren baten oroimenean oraindik ere, agian bizirik dirau. Emakume aparta, funanbulista, artista, XIX. eta XX. mende arteko Iruñean ezaguna. Baina, nor da “Argako Erregina” edo “maroma erregina” ezizena irabazi zuen emakume hau?

—

SACRED. LA GLO CIRCO. 22:00 Iortia Plaza

Zirko-dantza bertikaleko ikuskizun harrigarria.
Sacred dantza bertikaleko eta video mapping ikuskizuna da, La Glo Circok eta Tracken Studiok elkarlanean sortua. Itsasoko sakonenetik galaxietako urrunenera dena dago konektatuta. Hau da batzen gaituen lotura sakratua.

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad