Musika, antzerkia, zinema eta familian gozatzeko planekin dator abendua Iortiara
Musika, antzerkia, zinema eta familian gozatzeko planekin dator abendua Iortiara
Iortia Kultur Guneak urteari agur esateko kultur eskaintza anitza prestatu du. Musikaz, antzerkiaz, zinemaz eta publiko guztientzako proposamenez gozatzeko aukera izango dugu abenduan, urteko azken asteak kulturaz eta topaketez betez.
La programación arrancará el 12 de diciembre, a las 19:00, con Bon Voyage, de Othermis Orchestra, una propuesta musical que dará comienzo al calendario cultural del mes.
Abenduaren 19an, 19:00etan, Mendiak izango dugu, Haize Berriak Bandaren eskutik. Munduko hainbat mendikate eta paisaiatan barrena musika-bidaia egiteko aukera eskainiko digu.
Abenduaren 23an, 18:30ean, Disney. Se oye una canción proposamena iritsiko da, Coral Etxarri eta Aranatz Abesbatza taldeekin. Gure iruditeria kolektiboan lekua duten abestiez gozatzeko hitzordua.
Antzerkiak agertokia hartuko du abenduaren 26an, 18:00etan, Lucas Escobedo- ren Paüra ikuskizunarekin, familian arte eszenikoetaz gozatzeko proposamena.
Eta abenduaren 30ean, 17:00etan, Txondor Plaza taldeak Argi Malutak aurkeztuko du, abenduko ikuskizunen programazioari amaiera emateko.
Zinema ere protagonista abenduan
Abenduko zinema-kartelera istorio eta proposamen ugariz dator, gustu eta publiko desberdinetarako. Besteak beste, Gatibu: Agur esan barik, Ahora los suegros son ellos, Caballo salvaje nueve, Oro sin ley, Rose, Club Kid, El director, Primavera eta Hechizo: Bienvenidos a Hexe filmak izango ditugu ikusgai.
Horrez gain, Nafarroako Filmotekak filma ekarriko digu, zinemaz gozatzeko eta beste begirada batzuk ezagutzeko hitzordu berri bat eskainiz.
Gabonak familian gozatzeko abonu berezia
Este año, además, hemos preparado un abono especial de Navidad para disfrutar de dos espectáculos y compartir buenos momentos: Paüra, el 26 de diciembre, y Txondor Plaza, el 30 de diciembre.
El abono tiene un precio de 9 euros. Y si ya tienes tu entrada para Paüra, puedes conseguir la entrada para Txondor Plaza por solo 2 euros en taquilla.
Kultura oparitzeko, esperientziak partekatzeko eta Gabonak Iortian gozatzeko aukera ederra.
Abendua proposamenez eta elkartzeko gogoz dator. Iortian ikusiko dugu elkar!
