EMANALDI BEREZI BATEKIN AGURTUKO DUGU DENBORALDIA
EMANALDI BEREZI BATEKIN AGURTUKO DUGU DENBORALDIA
Filmoteka Nafarroan zikloaren denboraldiari emanaldi berezi batekin emango diogu amaiera
Filmoteka Nafarroan programaren barruan, martxoaren 17an, 19:00etan, 1925eko “El fantasma de la ópera” filmaren proiekzioa izango da. Film mutua proiektatzen den bitartean, pianoa joko da zuzenean.
SINOPSIA
Parisko Operako sotoetan ezkutaturik bizi da Eric misteriotsua, aingeru-ahotsez eta deabruaren aurpegi desitxuratuaz jantzitako gizona, Christine Daee soprano ederra paretaren eta hormaren artean zelatatzen duena, ospearen gailurreraino katapultatu nahi duena; baina, abeslaria Raoul bizkonde lerdenari hitzemanda dagoela jakiten duenean, erotu egiten da.
Sarrerak dagoeneko salgai daude. Zuen zain!
ESKERRIK ASKO!
Eskerrak eman nahi dizkizuegu programako saio bakoitzari egiten diozuen harrera onagatik. Udazkenean emanaldi berriekin helduko diogu berriz ere programari. Zinema saioetan elkar ikusten dugun bitartean.
