SAN JOANETARAKO PRESTA ITZAZU ABARDI ETA IRATZEAK

SAN JOANETARAKO PRESTA ITZAZU ABARDI ETA IRATZEAK

Badator San Joan gaua, egun magikoak Altsasun.

Altsasun berezko modua dugu zein dugun gustuko eta zein ez adierazteko: San Joango gaueko abardiak. Lizar adarra maite dugunarendako eta makalarena horren gustuko ez dugunarendako. Udalak ohitura hau gorde eta bultzatu nahi du eta, horregatik, aurten ere abardi lehiaketa deitu du.

Bidali zure abardiaren argazkia eta zure datuak iortia@altsasu.net helbide elektronikora ekainaren 30a baino lehen eta festetako herri bazkariko 4 txartel bikoitzen zozketan sartuko zara!

Kontuan izan naturala ez den abardia egin dezakezula. Pentsatu ongi: seguru material batzuk (bir)erabili ditzakezula.

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver
Privacidad