2024ko ALTSASUKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA

2024ko ALTSASUKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA

Dagoeneko prest daude 2024ko Altsasuko festetako kartel-lehiaketaren oinarri arautzaileak, bai haurrentzako bai helduentzako modalitateetan.

Lanak aurkezteko epea ekaianaren 17an bukatuko da haur zein helduen modalitatean. ..

Animatu eta parte hartu!

HAURREN MODALITATEA

Festetako programan kontrazala izango den kartela aukeratuko du modalitate honek.

GAIA: 2024ko Altsasuko festak

NORI ZUZENDUA: Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleak.

FORMATUA: A3 bertikala (ahal bada kartulina). Bakoitzak nahi dituen materialak erabil ditzake.

TESTUA: Kartelean testu hau agertu behar da ezinbestean:
ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2024

EPEA: Iortia Kultur Gunean aurkeztuko dira lanak . 14:00ak baino lehen.

SARIA: Marrazketako materiala eta 60€ eskudirutan..

Haurren modalitateko oinarriak jaisteko hemen sakatu

HELDUEN MODALITATEA 

Lehiaketaren helburua ALTSASUko 2024ko festak iragarriko dituen kartela aukeratzea da.

KARTELAREN EZAUGARRIAK
Kartelean honako testu hau agertu behar da ezinbestean “ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2024”.
Tamaina: DIN A3 (42cm x 29.7cm) edo 70 cm-ko altuera x 50 cm-ko zabalera izan behar dituzte, derrigorrean.
Euskarri gogor batean aurkeztuko dira.

LANAK AURKEZTEKO EPEA: Lanak Iortia Kultur Gunean aurkeztuko dira ekainaren 17ko 14:00ak baino lehen.

HAUTAKETA-PROZESUA
Epaimahaiak hiru kartel finalistak hautatuko ditu. Ondoren, herritarrek parte hartzeko epea irekiko da, uztailaren 15etik 19ra, bozketa indibidualaren bidez, herritarrek gehien bozkatzen duten kartela izan dadin lehiaketaren irabazlea. Bozketa Udalaren web orriaren bidez eginen da. www.altsasu.net

SARIA
600€-ko sari bakarra banatuko da. Kopuru honi PFEZ moduan dagokion atxikipena ezarriko zaio (ehuneko hogeia).

Helduen modalitateko oinarriak jaisteko  hemen sakatu

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad