2023ko ALTSASUKO FESTAK, KARTEL LEHIAKETA

2023ko ALTSASUKO FESTAK, KARTEL LEHIAKETA

Dagoeneko prest daude 2023ko Altsasuko festetako kartel-lehiaketaren oinarri arautzaileak, bai haurrentzako bai helduentzako modalitateetan.

Lanak aurkezteko epea ekaianaren 16an bukatuko da haur zein helduen modalitatean.

Animatu eta parte hartu!

Haurren modalitatea

Festetako programan kontrazala izango den kartela aukeratuko du modalitate honek.

GAIA: 2023ko Altsasuko festak

NORI ZUZENDUA: Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleak.

FORMATUA: A3 bertikala (ahal bada kartulina). Bakoitzak nahi dituen materialak erabil ditzake.

TESTUA: Kartelean testu hau agertu behar da ezinbestean:
ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2023

EPEA: Iortia Kultur Gunean aurkeztuko dira lanak ekainaren 16ko eguerdiko 14:00ak baino lehen.

SARIA: Marrazketako materiala eta 60€ eskudirutan..

Hemen sakatu haurren modalitateko oinarriak jaisteko.

Helduen modalitatea 

Lehiaketaren helburua ALTSASUko 2023ko festak iragarriko dituen kartela aukeratzea da.

KARTELAREN EZAUGARRIAK
Kartelen honako testu hau agertu behar da ezinbestean “ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2023?.
Tamaina: DIN A3 (42cm x 29.7cm) edo 70 cm-ko altuera x 50 cm-ko zabalera izan behar dituzte, derrigorrean.
Euskarri gogor batean aurkeztuko dira.

LANAK AURKEZTEKO EPEA
Lanak ekainaren 16ko 14:00ak baino lehen aurkeztuko dira Iortia Kultur Gunean.

KARTEL IRABAZLEA
Epaimahaiak hiru kartel finalistak aukeratuko ditu. Ondoren herritarren parte-hartze aldia zabalduko da. Uztailaren 17tik 23ra egingo den herri bozketan aukeratuko da irabazlea. Bozketa Udalaren web orrian eginen da: www.altsasu.net

SARIA
600€-ko sari bakarra banatuko da.. Kopuru honi PFEZ moduan dagokion atxikipena ezarriko zaio (ehuneko hogeia).

Oinarriak jaisteko hemen sakatu.

————————————

Haurren modalitatearen oinarri arautzaileak

Helduen modalitatearen oinarri arautzaileak

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad