2022KO ALTSASUKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA

2022KO ALTSASUKO FESTETAKO KARTEL LEHIAKETA

Dagoeneko prest daude 2022ko Altsasuko festetako kartel-lehiaketaren oinarri arautzaileak, bai haurrentzako bai helduentzako modalitateetan. Animatu eta parte hartu!

Haurren modalitatea

Festetako programan kontrazala izango den kartela aukeratuko du modalitate honek.

GAIA: Altsasuko festak 2022

NORI ZUZENDUA: Altsasuko ikastetxeetako Lehen Hezkuntza eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleak.

FORMATUA: A3 bertikala (ahal bada kartulina). Bakoitzak nahi dituen materialak erabil ditzake.

TESTUA: Kartelean testu hau agertu behar da ezinbestean:
ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2022

EPEA: Iortia Kultur Gunean aurkeztuko dira lanak ekainaren 16ko eguerdiko 14:00ak baino lehen.

SARIA: Marrazketako materiala eta 60€ eskudirutan..

Hemen sakatu haurren modalitateko oinarriak jaisteko.

Helduen modalitatea 

Lehiaketaren helburua ALTSASUko 2022ko festak iragarriko dituen kartela aukeratzea da.

KARTELAREN EZAUGARRIAK
Kartelen honako testu hau agertu behar da ezinbestean “ALTSASUKO FESTAK/FIESTAS DE ALSASUA 2022”.
Tamaina: DIN A3 (42cm x 29.7cm) edo 70 cm-ko altuera x 50 cm-ko zabalera izan behar dituzte, derrigorrean.
Euskarri gogor batean aurkeztuko dira.

KARTELAREN AURKEZPENA
Epea: Kartelak Iortia Kultur Gunean aurkeztu beharko dira 2022ko uztailaren 12ko 14:00ak baino lehen. Epea luzaezina izango da..

HAUTAKETA-PROZESUA
Epaimahaiak hiru kartel finalistak aukeratuko ditu. Ondoren herritarren parte-hartze aldia zabalduko da. Uztailaren 18tik 24ra egingo den herri bozketan aukeratuko da irabazlea. Bozketa Udalaren web orrian eginen da: www.altsasu.net

SARIA
600€-ko sari bakarra banatuko da. Kopuru honi PFEZ moduan dagokion atxikipena ezarriko zaio (ehuneko hogeia).

Oinarriak jaisteko hemen sakatu.

————————————

Haurren modalitatearen oinarri arautzaileak

Helduen modalitatearen oinarri arautzaileak

 

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad