Juanek zerbitzu sekretuentzat lan egiten du; arma-trafikoan nahastuta dabilen bikote baten txaletean sartzeko, Wendyrengana, etxean bizi den laguntzaile filipinarrarengana, hurbilduko da eta bien artean harremana sortuko da, denborak aurrera egin ahala gero eta nahaspilatsuagoa izango dena. Aldi berean, Juanek beste lan “ez-ofizial” batzuk egingo ditu eliterik boteretsuenen interesak babesteko; izan ere, Angel Gonzalez itxuraz anodinoa den politikariarengan jarri dituzte begiak, eta Juanek haren trapu zikinak bilatu edo “asmatu” beharko ditu.
SARIAK
2022: Malagako Jaialdia: lehiaketarako sekzio ofiziala
EMANALDIAK
Iraupena
104'
Adin gomendatua:
+ 16 urte