Ruby (Emilia Jones) gorren familia bateko kide entzule bakarra da. 17 urterekin, gurasoekin eta anaiarekin lan egiten du goizean Gloucesterren (Massachusetts), eskolara joan aurretik, familiaren arrantza-negozioari eusten saiatuz. Zaletasun berriak aurkitzeko irrikaz, Rubyk bere institutuko koruan zortea probatzea erabaki du. Bertan, kanturako grina ez ezik, dueto bat egiteko erabili behar duen mutilarekiko erakarpen fisiko handia ere aurkituko du. Bere irakasle suharrak (Eugenio Derbez) zerbait berezia ikusten dio eta musika-eskolan sartzeko aukeraz pentsatzera bultzatzen du, bere etorkizunari begira erabaki bat hartzera behartuko lukeena: edo ikasketak, edo familia.
SARIAK
2021: Urrezko Globoak: Film/drama onenaren eta aktore onenaren sarirako izendatua (Kotsur). 2021: BAFTA sariak: 3 izendapen, emakumezko aktore onena barne (Jones) 2021: Sundance jaialdia: 4 sari, Epaimahaiaren Sari Nagusia barne – Filmik onena
Iraupena
111'