ANIMA ZAITEZ IDAZKETA SORTZAILEA TAILERRERA
ANIMA ZAITEZ IDAZKETA SORTZAILEA TAILERRERA
60 urtetik gorakoentzako tailerren eskaintza, martxotik ekainera, aurrez izena emanda.
Altsasuko Udalak, CaixaBankekin elkarlanean, 6 tailer antolatu ditu, helburu hauekin: adinekoen autonomia sustatzea, haien garapen pertsonalerako aukerak eskainiz, eta haien komunitatearekin konprometitutako bizitza oso bat garatzen lagunduko duten laguntza-harremanak eraikitzea bultzatuz.
Gainera, bakardade egoerak detektatu eta hartzeko eta horiei erantzuna emateko helburua dute, eta, aldi berean, herritarrak sentsibilizatu nahi dituzte bakardade egoera ezberdinak prebenitu eta arintzeko, baita zahartze aktiboa bultzatzeko ere.
Iortia Kultur Gunena, IDAZKETA SORTZAILEA tailerra izango dugu. Astearte arratsaldetan izango da, 17:00etatik 19:00etara. Martxoaren 11n hasi eta maiatzaren 20an amaituko dugu.
- IDAZKETA SORTZAILEA | Asteartea | 17:00 – 19:00 | Martxoak 11 – Maiatzak 20
- • Tailer honek gune malgu bat eskaintzen du, parte-hartzaileek esperientziak eta testuak parteka ditzaten. Helburua idazteko motibazioa areagotzea eta testu artistikoak sortzeko beharrezko trebetasunak hobetzea da. Giro segurua eta erosoa bermatzen da, taldeko pertsona guztien arteko harreman onak sustatuko dituena.
- • 8-15 parte-hartzaile, plaza mugatuak
- • 8 saio martxoaren 11tik aurrera, asteartetan 17:00-19:00. Iortia erabilera anitzeko aretoa
INFORMAZIO OSAGARRIA ETA IZEN EMATEA:
Ikastaro guztiak dohakoak dira baina aurrez izena eman behar da.
- miraola@altsasu.net
- - 948 46 83 43 (9:15-13:00)
