ANTZERKIA
ANDREU CASANOVA «Tinder Sorpresa»
MPC Management
Bartzelonan eta Madrilen 7 denboraldiz sarrerak agortzen eta 200.000 ikusle baino gehiago bildu ondoren, Andreu Casanova bere “Tinder Sorpresa” bakarrizketarekin itzuli da.
Gaur egun ligatzea ez da lehen bezalakoa… orain askoz hobea da! Andreu Casanovak azken urteotan modan jarri diren ligatzeko aplikazioen oihanetik safari komiko bat egitera gonbidatzen zaitu. “Tinder Sorpresa” ligoteo-aplikazioei buruz duzun ikuspegia aldatuko duen bakarrizketa barregarri eta zoragarria da. Barre egiteari ez diozu utziko!
Ez ez ikusiarena egin! Bakarrik, bikotearekin edo lagunekin etor zaitezke; ziur aski badakizu nola funtzionatzen duen maitasuna (edo sortzen dena) bilatzeko modu berri honek.
Andreu Casanovak, bere bizipen pertsonaletatik abiatuta, anekdota dibertigarrienak kontatuko dizkizu eta ligoteo birtualari buruzko galdera kezkagarrienei erantzungo die. Gauza berriak ikasiko dituzu modu pikante eta dibertigarrienean.
Egin match umorezko ikuskizun honekin!
KANPOKO ERAKUNDE BATEK ANTOLATUTAKO EKITALDIA
Zuzendaritza eta interpretazioa: Andreu Casanova
Generoa: Stand up
Produkzioa eta banaketa: MPC Management
