ALTSASUK "Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak" PROGRAMAN PARTE HARTUKO DU
ALTSASUK "Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak" PROGRAMAN PARTE HARTUKO DU
Aurten ere, Nafarroako Antzoki Sareak "Sendaberri, Paisaia eszeniko berriak" aurkeztu du, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuarekin lankidetzan diseinatutako erakundearen programa propioa.
Altsasuk programan parte hartuko du eta bi ikuskizun ikusteko aukera emango digu. Martxoaren 15ean Producciones Maestras konpainiako UNA MERA CURIOSIDAD dugu areto nagusian eta urriaren 26an NILU, Infinit konpainiaren eskutik.
UNA MERA CURIOSIDAD · Martxoak 15, 19:30
‘Una mera curiosidad’ komedia bat da, arteaz baliatzen den antzezlana, gaur egungo gaiak eta giza gaiak jorratzeko. Margolari ezagu eta urte asko ahaztuta egondako baten eskutik, ibilbide dibertigarri eta zirraragarria egingo dugu bere bizitza eta obran zehar, benetan kezkatzen duen oraina ahaztu gabe.
NILU · Urriak 26, 12:00
NILU erresilientzia, bilaketa eta adiskidetasunezko bidaia bat da, urarekin dugun harremanari buruz hausnartzera eta etorkizuneko belaunaldientzat kalkulaezina den altxor hau zaindu eta babesteko beharraz jabetzera gonbidatzen gaituena.

