Martxoko kultur agenda
Martxoko kultur agenda
MARTXOAN, BADATOR KORRIKA
Energiaz gainezka eta elkar topatzeko gogoz dator martxoa Iortiara. Hilabete honetan, programazioak zuzeneko kultura bere forma guztietan gozatzera gonbidatzen gaitu: antzerki eta dantzatik hasi eta elkarrekin pentsatu eta sentiarazten gaituzten musika eta topaketetaraino. Ez da zinemarik faltako.
Esne Berriketan bertso-saio literarioarekin hasten gara, hitza eta komunitatea ospatuz. Gero, Korrika Kulturalaren baitan, Nor naizen baneki antzezlanaz gozatzeko aukera izanen dugu, nortasunaren bilaketari buruz hausnarketa eginez. Musika ere izanen da Emakumetasuna: Haize Berriak Banda + Toti Martínez de Lezea emanaldia, istorio anitz elkartuz.
Familientzat, Azken Eguzkilorea, Korrika Kulturalaren programaren barruan, erritmoa eta sormena ekartzen du goizean-goizetik. Eta antzerki indartsuak ez dira faltako: Antton Telleria: Ninini eta Una madre de película emozioz eta hausnarketaz beteta. Hilabetea Burundatza – Dantza Txapelketa dantza eta musika ospatuz itxi dugu.
Martxoa Iortian topagune eta parte hartzeko gunea da, publiko eta begirada guztientzat pentsatua. Kulturak taupada egiten du hemen, modu hurbil, kolaboratibo eta bizian. Zatoz ezagutzera eta partekatu esperientzia gurekin!
