ABENDURAKO KULTUR AGENDA
ABENDURAKO KULTUR AGENDA
Abendua hemen da, eta gure kultur gunean martxa ez da gelditzen. Urtea zurekin amaitu nahi dugu: musikaz, istorioz eta elkarrekin bizi ditugun momentuz. Hilabete bete-betea dugu aurrean: antzerkia, familiarentzako magiaz betetako proposamenak, pentsarazten gaituzten istorioak eta dantzan jartzen gaituen musika.
Iribarne-k abiatzen gaitu, Pintto Pintto-k etxeko txikientzako magia ekartzen du, Piensa en Wilbur-ek mundua beste begi batzuekin ikustera gonbidatzen gaitu eta Hau ez da kasualitatea-k barrua mugitzen digun indarra ekartzen du. Eta amaieran, Haize Berriak Bandak giroa gozatuko du.
Hurbildu, zure zain gaude eta!. Kulturak beste zapore bat du elkarrekin partekatzen dugunean.
