KONTZERTUA

“IRATI BILBAO – BEGIN”

Musika eta Dantza Eskolak antolatzen du Emakumearen Egunarekin lotutako jardueren barruan
Zabaldu:

“Begin” dugu Irati Bilbao artistaren proiektu pertsonalaren lehen diskoa. Bilbao jazzaren errebelazio ahotsa da Euskadin. Konposizio eta moldaketa oso pertsonalez josia dago bere lehen diskoa, hitz propio, detaile eta arimaz betea. Bere gaitasun tekniko handia eta sentiberatasun oso pertsonala dira lider gisa egiten duen lehen lanaren zutabeak. Eta hori gutxi balitz bezala, musikari laukote bikain bati bere espresio artistikoa ekartzeko aukera eta tokia eskaintzen dizkio, sormen askea eta mugagabea abestiaren ezaugarri eta beharrei doitzeko gaitasun fina erakutsiz. 2019an, Durangoko Kantu Feministen II. Lehiaketaren irabazlea izan zen, "Hopefully My Prince Won 't Come" abestiarekin, eta urte horretan bertan, Deba Jazzez Blai jaialdiko jazz banden lehiaketako lehen saria eskuratu zuen. Jazz klasikoenean sakon errotuta, errepertorioak musika-espektro handia hartzen du. Proposamen moderno eta garaikideagoek, konposizio originalek eta mimoz eta sentsibilitate handiz moldatutako standard-ek osatzen dute oraina eta iragana lotzen dituen kontzertua. Aitor Bravok (bateria), Fran Serranok (kontrabaxua) eta Mikel Nuñezek (pianoa) osatutako luxuzko hirukoteaz lagunduta dago abeslari bizkaitarra.

Kontzertu hau Musika eta Dantza Eskolak antolatzen du Emakumearen Egunarekin lotutako jardueren barruan, musikan emakumearen irudia sustatzeko helburuarekin.

EMANALDIAK

    Iraupena

    90'

    Adin gomendatua:

    Gazte eta helduak

    Begiratu

      Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
      Privacidad