Berrogeita hamar eskultore baino gehiagok omenaldi bat egin diote Irulegiko eskuari.
50 eskultorek parte hartu dute "Sorioneku! Euskara eta Euskal Kulturaren 2.100 urte" erakusketa-egitasmoan. Erakusketa otsailaren 20tik martxoaren 20ra ikusgai egonen da Altsasun.
Erakusketaren jabetza: Eskuahaldunak, Euskal Herriko Eskultoreen Elkartea.
Erakusketa adin guztietako jendearentzat egokia da.
Inaugurazioa: Otsailak 23, 18:00etan.
Tailerra: Otsailak 27, 18:30ean.
HAURRENTZAKO TAILERRA
Juanjo Abaurrea eta Luisa Aldaburu artisten eskutik
Data: otsailaren 27an arratsaldeko 18:30ean
Iraupena: 18:30 – 20:00
Izen-ematea: Iortia Kultur Guneko harreran.
Eskulan saio polita eskainiko dute Juanjo Abuarrea eta Luisa Aldaburu artistek.
Berez gogortzen de masila erabiliz, haurrek, ESKUAK sortuko dituzte; horretarako moldeak izango dira lana errazteko. Pirograbatzaileekin egurretan marraztu eta idazteko aukera ere izanen dute. Silikona berozko pistolekin eskuak eraikiko dituzte eta ondoren margotu spray bat erebiliz. Tailerrean egindako lanak etxerra eraman ahalko dituzte.
Olerki bat ere irakurriko da tailer hasieran.
Eta amaitzeko, erakusgai dauden eskulturen gaineko azalpenak emango zaizkie, haurrekin jostatuz.

