UHOLDEAK: MATERIALAK AMATU

Zabaldu:

Laugarren urtez jarraian, Uholdeak Altsasun egongo da martxoaren 3tik apirilaren 16ra.

Aurkezpena datorren martxoaren 3an izango da, 18:00etan, eta erakusketako artelanak bisitatuko dira Natalia Isla Sarratea komisarioaren eskutik. Ondoren, 19:00etan, Helena Tabernaren «La Mujer de Lot» eta «Nerabe» film laburrak proiektatuko dira.

Martxoaren 3an, ostirala, arratsaldeko 18:00etan Altsasuko Iortia Kultur Gunean mustuko da "Uholdeak, Materialak amatu" arte garaikidea Nafarroan zabaltzeko erakusketa.

Natalia Isla Sarrateak komisariatua, amatasuna, esperientzia afektiboa eta indar politikoa den heinean, bertatik sortzen diren arazoetara hurbiltzen da.

Amaia Gracia Azqueta, Angela Moreno, Beruta (Berta Osés), Oihane Mcguinness Armendariz, Txaro Fontalba eta Zarys Falcon artista plastikoen lanak biltzen dira, Marisa Mantxolak diseinua gehitu dio.

Erakusketak irauten duen bitartean hiru jardueraz gozatzeko aukera izanen da:

Jarduerak

  • Helena Tabernaren laburmetraiak proiektatuko dira martxoaren 3an 19:00etan
  • Ama-irakurketa eta idazketa saioak los días 21 y  28 de marzo a las 17:30
    • Gratuito, en euskera
    • Moderadora: Nerea Balda
  • Zarys Falcon-en M-A-T-E-R-N-I-D-A-D perfomancea martxoaren 17an 19:00etan

Uholdeak Uharteko Arte Garaikideko Zentroak, Nafarroako Kutxa Fundazioak eta Fundción la Caixak sustatutako programa da. Erakusketa-proiektua ibiltaria da, eta Nafarroari lotutako artistek egindako ekoizpenek osatzen dute, eta horrek lurraldeko espazio periferikoetan ekoizpen garaikideak ikusaraztea bultzatzen du.

 

 

 

EMANALDIAK

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad