APIRILAK 29, DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
APIRILAK 29, DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA
OSPAKIZUN BIKOITZA DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATZEKO
Apirilaren 29an (ostirala) hasiko gara, 18:30ean, Altsasuko Euskal Dantza Eskolako 5-11 urteko ikasleen emanaldiarekin. 19:30ean Altsasuko Euskal Dantza Eskolako 12 urtetik gorako ikasleek eta Irantzu Gonzalezen Dantza Eskolako ikasleek eskainiko dute emanaldia. Emanaldi bakoitzak 30 minutu inguru iraunen du.
Larunbatean arratsaldeko 19:30ean "Los perros" emanaldia izanen dugu Iortiako areto nagusian; Led Silhouette-ren eta gaur egungo koreografo entzutetsuenetako baten, Marcos Morau La Veronaleko zuzendariaren, arteko topaketatik sortutako azken lana estreinatuko da. 2021eko udan bi protagonistak Iortian izan genituen lanean.