ANTZERKIA

SÓLO UN METRO DE DISTANCIA

SERENA PRODUCCIONES
Zabaldu:

Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak Serena Produccionesen "Sólo un metro de distancia” antzezlanaren bira txiki bat antolatu du. ”Pertsonak gara/ Somos personas” programaren baitan antzezlana Iruñean, Altsasun eta Lizarran eskainiko da, azken bi udal horien laguntzarekin. "Pertsonak gara / Somos personas" programak haurren eskubideen gaia jorratuko du azaroan, indarkeriaren aurrean babesteko eskubidea.

"Sólo un metro de distancia" lanak bere aitak eraginda neskato zenean sexu-abusua jasan zuen emakume baten istorioa kontatzen du. Obran haren berreskuratze-prozesua ikusten da, eta, batez ere, haren bilakaeraren lekuko askoren ikuspegiak. Kaltea jasotzen dutenei buruzko istorioa da, eta hurbileko baina ezinbestean kanpoko begirada horri buruzkoa, kalte, sufrimendu, bidegabekeria, aberrazio baten lekuko direnena.

Sarrera librea da eta gonbidapenak leihatilan eta iortikultura.com webgunean daude eskura.

Sólo un metro de distancia antzezlanak, haurren sexu-abusu baten historiaren bidez, kaltearen ur ilunetan murgiltzen gaitu. Minarekin nola bizi garen eta norberaren mina bakarrik uler dezakegula konturatzen garenean zer gertatzen zaigun hausnartzen du.

Sinopsia
Gertatu zaidana ez da inoiz gertatu.
Gezur handia gertatu zait.
Asmakizun bat.
Inork ez daki zer gertatu zaidan.
Inoiz ez dut esan.
Ez delako gertatu.
Hain da txikia gertatu zaidana, inork ezin baitu ikusi.
Inori ez zaio axola.
Inork ezin du ikusi zer ez den gertatzen.
Aspaldi gertatu ez zitzaidan hori.
Ez du zentzurik horretan pentsatzeak.
Baina min ematen dit.
Ez luke halakorik egin behar.
Baina min ematen dit.
Ez luke halakorik egin behar. Ez delako gertatu.
Hala ere, hor dago.
Oroitzapenak.
Asfixia
Nazka
Lotsa
Amorru guztia.
Kalte guztia.

FITXA ARTISTIKOA

Testua eta zuzendaritza: Antonio C. Guijosa
Antzezleak: Beatriz Grimaldos, Ana Mayo, Muriel Sánchez, Camila Viyuela
Eszenografia eta jantziak: Mónica Teijeiro
Argiztapena: Daniel Checa
Soinuaren diseinua: Mar Navarro G.
Musika moldaketak: Toni M. March
Prentsa eta komunikazioa: María Díaz
Banaketa: GG Producción y distribución
Produkzio laguntzailea: Paloma de Pablo
Eszenako argazkiak: Moisés Fernández
Karteleko argazkia: Marc de Cock-Buning & Merysú de Cock-Buning
Diseinu grafikoa: Marisol del Burgo

SARIAK

MAX 2021 sariak: Antzerki Ikuskizun Onenaren saria
MAX 2021 sariak: Antonio C. Guijosa, Egile Berri Onenarentzako finalista
MET 2020 sariak: Beatriz Grimaldos, aktore onena
MET 2020 sariak: Muriel Sánchez, aktore onenaren finalista
MET 2020 sariak: Ana Mayo, aktore onenaren finalista
MET 2020 sariak: Antonio C. Guijosa, autore onenarentzako finalista
MET 2020 sariak: Ikuskizun hoberenerako finalista

Iraupena

60'

Adin gomendatua:

+ 14 urte

Begiratu

Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad