80ko hamarkada hasieran mugimendu antinuklearra puri-purian zegoen nazioartean, eta baita Euskal Herrian ere. Kostaldean eraikitzear ziren hiru zentralez gain (Lemoiz, Ea-Ispaster eta Deba), Arguedasen laugarren bat egiteko asmoa zegoen. Horren aurka protestatzeko, mobilizazioak antolatu ziren Tuteran.
Gladys del Estal Ferreño Tuterara joan zen, baina ez zen itzuli. Manifestazio baketsu hartan, Guardia Zibil baten tiroak hil zuen. Film honek, Gladysen gertakariaren harira, garaiko gizartearen onespena lortu zuen mugimendu sozialaren erretratu bat egin nahi du.
SOLASALDIA
Dokumentalaren proiekzioaren ondoren solasaldia egonen da Bertha Gaztelumendi (Zuzendaria) eta Sabino Ormazabalekin (Jatorrizko ideia eta gidoia).
AFOROA ETA GONBIDAPENAK
Sarrera doan aforoa bete arte. Gonbidapenak txarteldegian edo iortiakultura.com webgunean aurretik jaso.
HIZKUNTZA
Dokumentala gaztelaniaz proiektatuko da.
FITXA TEKNIKOA
Zuzendariak: Bertha Gaztelumendi
Jatorrizko ideia eta gidoia: Sabino Ormazabal
Produkzioa: Silvia Mendibil
Ekoizpen exekutiboa: Ane Antoñanzas
Muntaia: Inge Mendioroz, Raúl López
Musika: Dani Venegas
Soinu-postprodukzioa: Koldo Corella, Joselu Rubio
Soinua: Pablo Bueno, Danel Ciaurriz
Kamarak: Carole Sainsard, Iñigo Sbeltza, Juanfe Garcés, Silvia Mendibil
Iraupena
66'
Adin gomendatua:
+ 12 urte