Sakanako Haize Berriak taldeak 25. urteurrena ospatuko du aurten
Horregatik, musikaz betetako programazio berezia prestatu dute, mende-laurden honetan Sakana herriarekin batera egin dituzten emanaldiak ospatzeko.
"100% Haize Berriak" kontzertuan taldeak 25 urte hauetan taldearentzat idatzitako lanak interpretatuko ditu. Tradizioz, berrikuntzaz, dibertsioz, ustekabez... baina, batez ere, musikaz betetako kontzertua. Haize Berriak 0eko kontzertua.
Haize Berriak Bandako kideek sarrera 5€tan eskuratu ahalko dute Iortiako txarteldegian.
Iraupena
70'
Adin gomendatua:
Adin guztietarako egokia