Emanaldiak
asteazkena, abendua 30
Adin gomendatuta
Adin guztietarako egokia
Prezioa
4€
Iraupena
55 min.
Aretoa
Iortia: 1 ARETOA | SALA 1
Basoaren istorio bat, beste modu batera begiratzen ikasteko
Ikazkin bat. Mendi bat. Pizteko zorian dagoen azken txondorra.
Egurra poliki-poliki ikatz bihurtzen den bitartean, oroitzapenak, bizitzak eta denbora ere aldatzen doaz. Ke, egur eta isiltasun artean, ikazkin batek basoan igarotako azken egunak biziberritzen ditu, desagertzear dagoen mundu baten ateak irekiz.
Txondor Plaza publiko guztientzako antzerki-zirku ikuskizuna da, Nafarroako haranetako historian funtsezkoak izan diren ikazkinen memoria berreskuratzen duena. Oreka, objektuen manipulazioa, txotxongiloak, jatorrizko musika eta eszenografia bizia baliatuz, interprete bakar batek unibertso poetiko bat eraikitzen du, non gorputza, materia eta natura gure begien aurrean eraldatzen diren.
Montxo Armendárizen Tasio filmean inspiratuta eta ikazkin-lanbideari buruzko ikerketa baten emaitza gisa sortua, ikuskizunak ahaleginak, askatasunak, bakardadeak eta lurrarekiko loturak markatutako bizimodu batera hurbiltzen gaitu.
Zirku-trebetasuna, emozioa eta umorea uztartzen dituen proposamena da, basoan bizi izan zirenen jakintza berreskuratzeko eta ahanzturatik zer salbatzea merezi duen galdetzeko.
Badira artxiboetan geratu ezin diren oroitzapenak: berriro arnasa hartu, mugitu eta gurekin elkartu behar dute.
Txondor Plaza gelditzeko, entzuteko eta errautsen azpian bizirik dirauen guztia aurkitzeko gonbidapena da.
FITXA ARTISTIKOA
Konpainia: ArgiMalutak Konpainia
Jatorrizko ideia eta interpretazioa: Txetxu Collado
Zuzendaritza artistikoa eta dramaturgia: Eva Azpilikueta
Kanpoko begirada: Joserra Martínez
Musika-konposizioa: Nerea Urbizu
Eszenografia:: David Laínez
Jantziak eta atrezzoa: Aiora Ganuza
Txotxongiloaren sorkuntza: Idoia Ayestaran
Ekoizpena: Argi Malutak Mikrokoop Elk.
Zure interesekoa izan daiteke...
PAÜRA
larunbata, abendua 26
