Zientzia eta teknologia tailerra gazteentzat
Altsasuko Liburutegi Publikoa
Altsasuko liburutegi publikoak, Bizilabe Elhuyarrekin elkarlanean, haur eta gazteei zuzendutako zientzia eta teknologia tailer berri bat antolatu du, ikaskuntza modu praktiko eta parte-hartzailean sustatzeko. Tailerra apirilaren 23an izanen da, arratsaldeko 17:30ean, euskaraz.
“Biokimikako laborategiko misterioa” izenburupean, parte-hartzaileek erronka bati aurre egingo diote: laborategi batean gertatutako misterioa ikertu eta argitzea. Horretarako, esperimentuak egingo dituzte, pistak aztertuko dituzte eta taldean lan egingo dute, benetako ikertzaile bihurtuta.
9 eta 12 urte bitarteko gazteei zuzenduta, jarduerak jakin-mina piztu eta pentsamendu kritikoa lantzea du helburu, jolasa eta esperimentazioa oinarri hartuta.
👉 Tailer hau Altsasuko liburutegi publikoak gazteen artean zientziarekiko interesa sustatzeko antolatutako jardueren parte da.
Une honetan, tailerreko plaza guztiak beteta daude.