OLAIAREN LORATEGIA
PÁJAROS PINTADOS
Apirilaren 15ean, 18:00etan, INNOVA programaren , baitan Pájaros Pintados konpainiaren “Olaiaren Lorategia” antzezlana ikustera gonbidatzen zaitugu. Programa honek ikuspegi garaikideak eta proposamen eszeniko berritzaileak bultzatzen ditu.
Saioa euskaraz izango da, eta adin guztietako publikoari zuzendutako belaunaldiarteko esperientzia da: haur, gazte eta helduek elkarrekin antzerkia partekatzeko aukera.
“Olaiaren Lorategia” objektuen antzerkiaren proposamen zaindu bat da, dolua, bizitzaren zikloa eta denboraren igarotzea lantzen dituena, urteroko lau urtaroen bidez. Aldaketa, oroimena eta agurra nola bizi eta nola partekatzen ditugun jartzen du erdigunean.
Ikuskizun hurbil eta poetiko bat, funtsezkoan arreta jartzen duena: nola laguntzen diogun elkarri aldaketa-prozesuetan, nola izendatzen dugun absentzia eta nola jarraitzen dugun komunitatean memoria eraikitzen.
Ikuskizunak antzerkia espazio partekatu, hurbil eta sentikortasunetik bizitzeko gonbidapena egiten du.
Doako sarrera aforoa bete arte.