JAIALDIA
BALLET GARAIKIDEKO KOREOGRAFIA ERAKUSTALDIA
Irantzu Gonzalez Dantza Eskola
Aurten, gure Dantza Eskolatik ballet modernoko hainbat koreografia eraman ditugu estatu mailako lehiaketetara. Orain, hemen partekatu nahi ditugu, etxean.
Gorputzetik hitz egiten duten piezak dira, indarra eta sentsibilitatea nahasten dituztenak, eta lan ordu askoren, konplizitatearen eta talde-lanaren emaitza direnak.
Gertutik ikustea, eszenatokian sortzen dena sentitzea eta une horren parte izatea gustatuko litzaiguke.
Etorri. Eseri. Utzi zeure burua eramaten.
Dantza partekatzen denean bizitzen da gehien.
SARRERA SALMENTA ⇓⇓⇓⇓
Ikasle parte-hartzaileen familientzako lehentasunezko salmenta:
Apirilaren 20tik 22ra, Iortia Kultur Guneko leihatilan.
Txarteldeko ordutegia: Astelehenetik ostiralera 12:00etatik 13:30era eta 17:00etatik 19:30era.
Sarreren salmenta publiko orokorrarentzat:
Apirilaren 23an 12:00etan iortiakultura.com webgunean eta txarteldegian