Ijito herriaren 600 urteko historia
Altsasu, Olazti eta Ziordiko Oinarrizko Zerbitzuen Mankomunitatea
Fundación Secretariado Gitano erakundeak sustatutako erakusketa honek omenaldia egiten dio ijito herriak Espainian daramatzan 600 urte baino gehiagoko historiari.
Ilustrazio sorta baten bidez, ibilbide honek ijito herriaren historiako une esanguratsu batzuk eta bere kultura aberats eta askotarikoaren ezaugarri nagusiak jasotzen ditu. Indiako jatorritik duela mila urte inguru abiatu zenetik, 1425eko urtarrilaren 12an Aragoiko Erresumaren bidez Iberiar penintsulara iritsi zen arte. Bidean, bidegabekeria handiko pasarteak ere gogoratzen dira, hala nola Erregearen Sarekad Handia, eta gaur egungo aurrerapen sozialeraino egindako bidea erakusten da.
Erakusketak, gainera, ijito herriak gizarteari egindako ekarpen baliotsuak azpimarratzen ditu: artea, kultura eta ofizioak, besteak beste.
Sei mendeetako bizikidetzak ondare kultural handia eraiki du, instituzioek egindako jazarpenaren eta erresistentzia kolektiboaren testuinguruan. Erakusketa honen bidez, ondare hori ezagutarazi nahi dugu, eta belaunaldiz belaunaldi identitatea, duintasuna eta harrotasuna defendatu dituzten pertsona guztiei aitortza egin.
Informazioa gehiago (gazteleraz): https://www.gitanos.org/quienes_somos/historia/exposicion_600aniversario/
Antolatzailea: Altsasu, Olatzagutia eta Ziordiko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatea