“LA NAVARRA PAPELERA DEL SIGLO XIX”
ALTSASUKO UDALA
Liburu aurkezpena
“XIX. mendeko Nafarroako paper-industria. Kasu berezi bat: Larraun ibaiaren ertzean kokatutako San Miguel eta Pastaola fabriken historia (1870–1896)”
2026ko martxoaren 27an , arratsaldez, Altsasuko Kultur Etxeko 2. aretoan, Víctor Placencia Mendia biologo eta ikertzaileak eta Marino Ayala Campinún paper-ingeniariak liburu hau aurkeztuko dute
Lan honek XIX. mendearen amaieran Nafarroan garatu zen paper-industriaren historia aztertzen du, bereziki Arruitzeko San Miguel eta Latasako Pastaola fabriken kasua (1870–1896). Garai berean, Altsasun ere jardunean izan zen Zubiria y Compañía paper-fabrika (1877–1890), eta liburuan horri buruzko aipamen zabala egiten da. ________________________________________