DANTZA
BURUNDANTZA
Irantzu Gonzalez Dantza Eskola
Martxoaren 27an, Iortiako eszenatokia energiaz, talentu gaztez eta dantzarako grinaz beteko da BURUNDANTZA ren lehen edizioarekin. Sakanan sortu den txapelketa honek dantzarien lana bultzatu eta ikusgarri egin nahi du.
Irantzu Gonzalez Dantza Eskolak, bere 10. urteurrenaren ospakizunen barruan, sustatu du ekimena. Helburua argia da: “txapelketa garaia” deitzen duten esperientzia dantzari gehiagorengana zabaltzea. Eszenatokira igotzeko, egindako lana partekatzeko eta komunitatean dantza ospatzeko aukera bat.
📅 Martxoak 27
🕕 18:00
📍 Iortia Kultur Gunea
👧🧒 Parte-hartzaileak 6 eta 16 urteparte-hartzaileak, kategoria ezberdinetan banatuta.
BURUNDANTZA topagunea da. Ikasteko, partekatzeko eta tokiko talentua babesteko espazioa.
Etorri gazteen lana babestera eta lehen edizio hau elkarrekin ospatzera.
IRANTZU GONZALEZ DANTZA ESKOLAK ANTOLATUTAKO EMANALDIA
