OTSAILEKO KULTUR AGENDA
OTSAILEKO KULTUR AGENDA
Otsailean, inauterien giroarekin bat eginez, Iortia etengabeko mugimenduan
Otsaila iristear da Altsasura: inauterien giroa kaleetan zabalduko da, eta Iortian jarduera etengabeko mugimenduan izango da, arte eszenikoek eta zinemak herriko erritmoarekin bat eginez.
Programazioa otsailaren 1ean hasiko da Solete ikuskizunarekin (Cía La Clá), lehen haurtzarorako antzerkiarekin dugun urteroko hitzordua. Lehenengo emanaldirako sarrerak ia agortuta daude dagoeneko.
Otsailaren 14an, La Peoná (La Quilla) lanak hartuko du oholtza. Cadizetik zuzenean iristen den ikuskizuna da, umorez betea, botere-harremanei eta rol sozialei begirada zorrotz eta zuzena eskaintzen diena. Sarrerak garaiz eskuratzea komeni da.
Hilabetea amaitzeko, otsailaren 28an, Ellas de Oro (La Líquida) ikuskizuna izango da ikusgai: Urrezko Mendeko emakumeei egindako omenaldi dibertigarri eta indartsua, garaiko moldeak hautsi eta oholtzatik ahotsa altxatzera ausartu zirenei eskainia.
Familientzako hitzordua ere badago otsailaren 22an, Xomorrotxoak (Spasmo Teatro) lanarekin: ikuskizun bisual eta umoretsua
Horrez gain, zinema-programazioak aurrera jarraitzen du.
