SEGADA. “Gerra zibilak Nafarroako kirola nola zapuztu zuen” aurkezten du

Zabaldu:

Hizkuntza: gaztelania eta euskara

Osasuna Memoriak, Peña Sporten mendeurreneko Batzordearekin, Unión Tuterarekin eta Altsasu Memoriarekin elkarlanean, eta Nafarroako Memoriaren Institutuaren laguntzarekin, “Segada. Nola eten zuen gerra zibilak Nafarroako kirola” aurkezten du.

Hiru hizketa-saioz osatutako zikloa izango da, eta urriaren 17an hasi zen Tafallan, 19:30ean, Tafallako Kultur Etxean. Ondoren, azaroaren 7an jarraituko du, 19:00etan, Tuterako La Rúa Gizarte Etxean, eta amaituko da azaroaren 14an, 18:00etan, Altsasuko Iortia Kultur Gunean.

LABURPENA Kirol modernoa –New Sport– XX. mendearen hasieran iritsi zen Nafarroara, ordena erlijiosoek, armadak eta burgesiak bultzatuta. Laster egin zen ospetsu eta kirolaren praktikak ideia berriak eta gizarte-aldaketak sartzeko bide egokia bihurtu zen. Errepublikanoen, euskal nazionalisten eta ezkertiarren inguruko sektore eta norbanakoek parte hartu zuten kluben eta federazioen sorreran.

Osasuna, Indarra, Aurora, Izarra Beti Aurrera, Peña Sport, Erri Berri, CD Tudelano, Ibarrea, Club Natación Pamplona, Unión Ciclista Navarra edo Federación Navarra de Fútbol dira horien adibideetako batzuk, baina dozenaka klub izan ziren herrialde osoan zehar.

1936an Errepublikako Gobernuak eta Generalitateak Bartzelonako Herri Olinpiada antolatu zuten, kirol askeari, kulturari, giza balioei eta bakeari irekia, eta hala erantzun zioten Berlin-eko Olinpiadari boikota egiteko nazioarteko deiari. Hitlerren helburua nazismoaren propaganda eta gorazarrea zen.

Nafarroak kirolarien batzorde bat bidali zuen Bartzelonara. Inaugurazio egunean gerra hasi zen eta asko ez ziren etxera itzuli.

1936ko estatu kolpeak milaka pertsona jazarri zituen modu basatian, haien ideia politikoengatik, gizarte edo sindikatu jardueragatik eta baita kirol jardueragatik ere. Lau hamarkadako diktadurak geroago ezabatu zuen kirol modernoaren sortzaileen oroimena.

José Alfaro, Pedro Martinena, Ángel Mentxaka, Leandro Hualde, Domingo Burgaleta, Aquiles Cuadra, Lucas Gallego, Maro Castilla, Ángel Balbás edo Manuel Elizalde dira Nafarroan futbolaren eta kirolaren sustatzaile izan ziren kasuetako batzuk, eta haiei eskainiko diegu tarte bat jardunaldi hauetan: Segada. Nola eten zuen faxismoak Nafarroako kirola.

EMANALDIAK

    Iraupena

    75'

    Adin gomendatua:

    Gazte eta helduak

    Begiratu

    Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
    Privacidad