Iortia Kultur Guneak Filmoteka Nafarroan edizio berria inauguratu du, publikoaren harrera bikainarekin

Iortia Kultur Guneak Filmoteka Nafarroan edizio berria inauguratu du, publikoaren harrera bikainarekin

Altsasuko Iortia Kultur Guneak atzo eman zion hasiera Filmoteka Nafarroan / Filmoteca en Navarra zikloaren edizio berriari. Ekimen hau Nafarroako Filmotekak bultzatzen du, Nafarroako Gobernuko Kultura Zuzendaritza Nagusiaren, eta NICDO (Navarra Impulsa Cultura, Deporte y Ocio) antolatzen du.

Hasierako saioan klasikoa den Fantasma de la Ópera filma proiektatu zen, musika zuzenean lagunduta. Proposamen berezi honek ehun lagun bildu zituen aretoan, eta zinema eta musika uztartzen dituen esperientzia paregabeaz gozatu ahal izan zuten ikusleek, giro bikain batean.

Filmoteka Nafarroan proiektuaren helburua da zinema eta ikus-entzunezko kultura Nafarroako lurralde osora hurbiltzea, Filmotekaren presentzia Iruñeko egoitzatik haratago zabaltzea eta zinemarekiko interesa sustatzea. Tafalla, Estella/Lizarra, Auritz/Burguete, Agoitz eta Altsasu dira programazio sare honen parte diren herrietako batzuk, zineklub formatuari eta zinemagintza nafarrari arreta berezia eskainiz.

Zikloak datozen asteetan jarraituko du honako proiekzioekin:

  • GATTAKA (azaroak 17)
  • TODOS LO SABÍAN (abenduak 22)
Esta web utiliza cookies propias y de terceros para su correcto funcionamiento y para fines analíticos. Contiene enlaces a sitios web de terceros con políticas de privacidad ajenas que podrás aceptar o no cuando accedas a ellos. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ikusi
Privacidad