ABUZTUAK 29. NAFARROAKO ZIRKU JAIALDIAREN XXIV. EDIZIOA
ABUZTUAK 29. NAFARROAKO ZIRKU JAIALDIAREN XXIV. EDIZIOA
Zirkuaz kalean gozatzeko aukera polita Iortiako zabalgunean
Nafarroako Más Dificil Todavía/Ezin zailagoa Zirku Jaialdiaren 24. edizioa abuztuaren 29an iritsiko da Altsasura. Jaialdiak bost herri bisitatuko ditu guztira: Tutera, Uharte, Altsasu, Viana eta San Adrian.
Aurten bi konpainiek eskainiko dute ikuskizun bana: zirkuaz etxean gozatzeko aukera paregabea.
Rojo Estándar
Abuztuak 29, 19:00 | Iortia zabalgunea
Rojo Estándar La Nördika konpainiaren zirku eta dantza ikuskizuna da, mugimenduaren, kolorearen eta elkarren kontrako bi pertsonaiaren arteko elkarrekintzaren bidez maitasunaren ilogika arakatzen duena. Eszenaratze zirraragarri eta umoretsuarekin, lanak hainbat sari jaso ditu, eta Espainiako eta Europako adin guztietako ikusleak liluratu ditu.
Adin guztientzako ikuskizuna
Iraupena: 45′
Pocket Loop
Abuztuak 29, 20:00 | Iortia zabalgunea
Stoptoï konpainiaren ikuskizuna da Pocket Loop, malabareak eta musika uztartzen dituena bizitza bera irudikatzeko. Malabar-bolak, gomazko uztaiak eta bateria bat erabiliz, artistek esperientzia bisual eta soinudun bat sortzen dute, une intimo eta minimalistetatik ludiko eta kementsuagoetara igarotzen dena.
Adin guztientzako ikuskizuna
Iraupena: 40′
