Aurrean duzuna ez da atseden gunea. Ezta begiratoki ederra ere. Burdinazko aulki txatar batean zaude jesarrita. Deseroso, ipurdia jarlekuaren pleguetara egokitu ezinik. Parean duzun errealitatea ez duzu gustuko. Entzuten duzun garraixiaren gordinak bihotza urratzen dizu, baina ez dakizun zer egin, zer esan, nola jardun. Orrialdea pasa? Telebista itzali? Munduari bizkarra eman?
“Gernikak. Begiradak” erakusketa ezinegonetik sortu den begirada kolektiboa da. Gernikan 1937an izandako bonbardaketatik gaur arte zein gutxi ikasi dugun ikusarazten digun oihu erdiragarria. Izan ere, guk ezagutzen dugun Gernika horren atzean, beste hamarnaka, ehunka Gernika daude. Gehienak askoz ere bortitzagoak, askoz ere odoltsuagoak. Laztura. Izua. Heriotza. Basakeriaren oihartzun bipila helarazten dizkiguten toki-izenak dira: Malaga-Almeria, Tokio, Hiroshima, Dresde, Varsovia, Gaza… Guretzat, akaso, ezezagunagoak. Urrutikoegiak, agian? Zenbat Gernika, zenbat Hiroshima, zenbat Gaza berri jasateko prest gaude, gu —XXI. mendeko lehen laurdenera iritsi garen munduko hiritar modernook— gure besaulkitik zirkinik ere egin gabe?
“Gernikak. Begiradak” erakusketak Picassoren obra unibertsala zatikatu, berrinterpretatu eta oraingo testuinguruan kokatu du, orduko lekukotasunak berreskuratuz eta egun euskal kulturan erreferentzialak diren zenbait pertsonaren begiradak jasoz.
IREKIERA EKITALDIA: 2 de abril, miércoles a las 18:00h
Aurkezpena Xanti Arrieta eta Txema Ramirez de la Piscinaren eskutik
Ibilbide literario musikatua Castillo Suárez eta Basoa eta Pi musika taldearen eskutik
Hitzaldia: Gerra Zibileko desobiratzeek kontatzen dutena: lekukotzak, gorpuak eta objektuak.
Aitzpea Leizaola (antropologoa, EHUko irakaslea)
Hizkuntza: euskara
Eguna: apirilak 8, asteartea
Ordua: 18:00etan
Tokia: Iortia kultur gunea
Hitzaldia: Egiaren balioa desinformazioaren garaian
Martxelo Otamendi (kazetaria, Berriako zuzendari ohia) eta Txema Ramirez de la Piscina (kazetaria, EHUko irakasle ohia)
Hizkuntza: euskara
Eguna: apirilak 16, asteazkena
Ordua: 18:00etan
Tokia: Iortia kultur gunea
Hitzaldia: Dolua eta memoria historikoa
Naroa Martínez (pedagogoa, dolu prozesuetan espezializatua) eta Oihana Gallo San Román (Otsaportilloko senitartekoa)
Hizkuntza: euskara
Eguna: Apirilaren 22an (asteartea)
Ordua: 18:00etan
Tokia: Iortia kultur gunea
Erakusketaren ordutegia:
- • Astelehenetik ostiralera: 17:30-19:45
- • Larunbatetan (5,12 eta 26): 19:00-20:00
- • Igandetan: 17:30-20:00
Antolatzailea: Altsasuko Udala
EMANALDIAK
Adin gomendatua:
Gazte eta helduak
