OMBUAREN ITZALA FILMAREN ESTREINALDIA
AUZOLAN TALDEA
Martxoaren 15ean, 18:00etan, Ombuaren Itzala filma estreinatuko da, Eguzki Art-ek ekoiztua eta Pedro María Otaño bertsolari eta poetaren bizitza (Zizurkil 1857-Argentina 1910) kontatzen duena.
Ekitaldian Patxi Bisquert zuzendaria izango da, aktore gisa Tasio bezalako filmetan egin duen lanagatik ezaguna.
Filma jatorrizko bertsioan emango da; euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin. Aurkezpena euskaraz izanen da.
Kultura eta historia uztartzen dituen film interesgarria, aukera paregabea ezagutzeko! Ez galdu!
Auzolana da proiektuaren oinarria. Herritarren diru ekarpenen bidez lortu nahi dute filma gauzatzeko dirua.
Pedro Mari Otaño 1857an Zizurkilen jaio eta Argentinan hil zen, 1910ean. Haren bizitzako azken urteetan oinarrituko da filma, 1890etik 1910era bitartean. Baserrian jaio zen, eta garaiko hainbat herritarrek bezala, Latinoamerikara emigratu zuen. XIX. mende amaiera eta XX. mende hasierako gizartea ere islatuko du filmak.