FILMOTEKA NAFARROAN, PROPOSAMEN BERRIAK
FILMOTEKA NAFARROAN, PROPOSAMEN BERRIAK
Filmoteka Nafarroan programaren baitan urtarrila, otsaila eta martxorako proposamen berriak aurkezten dizkizuegu.
Egun hauetan izanen dira hitzorduak:
- Urtarrilaren 20 Living Kultur proiektatuko dugu eta dokumentalaren aurkezpenean Marga Gutierrez zuzendaria egonen da.
- Otsailaren 17an hiru laburmetrai ikusteko aukera izanen dugu: Contadores, Tito eta Por fin me jubilo. Laburmetraietan lanean ibilitako lan-taldea izanen dugu gurekin.
- Martxoaren 17an El fantasma de la ópera proiektatuko dugu Iortiako areto nagusian. Proiekzioarekin batera Pablo Llamasek pianoa joko du zuzenean.
Zuen zain!