ABUZTUAK 30. NAFARROAKO ZIRKU JAIALDIA ALTSASUN
ABUZTUAK 30. NAFARROAKO ZIRKU JAIALDIA ALTSASUN
Zirkuaz kalean gozatzeko aukera polita Iortiako zabalgunean
Nafarroako Más Dificil Todavía/Ezin zailagoa Zirku Jaialdiaren 23. edizioa abuztuaren 30ean iritsiko da Altsasura. Jaialdiak bost herri bisitatuko ditu guztira: Tutera, Uharte, Altsasu, Viana eta San Adrian.
Aurten bi konpainiek eskainiko dute ikuskizun bana: zirkuaz etxean gozatzeko aukera paregabea.
Tartana. Trocos Lucos
Abuztuak 30, 19:00 | Iortia zabalgunean
Tartanak zirku garaikide eta esperimental bat aurkezten digu, izaera ausarta eta dibertigarria duena, teknikak eta konposizio akrobatikoak eskatzen duten zorroztasun eta doitasunean oinarrituta.
Adin guztientzako ikuskizuna
Zuzendaria: Trocos Lucos.
Artistak-eszenan: Juan de las Casas, Ismael Pérez Fados, Cira Cabasés.
Rodeo. La Banda de Otro
Abuztuak 30, 19:40 | Iortia zabalgunean
Pertsonaiek, hiru aktorek eta fikziozko ikusleek, ikuskizun honen gidaritza txandakatuko dute, eszenaren eta ikusleen arteko elkarrizketaren etengabeko bilaketa horretan elkar hezteko azken helburuarekin.
Adin guztientzako ikuskizuna
Zuzendaria: Daniel Foncubierta, Francisco Torres.
Artistak-eszenak: Rafael Díaz, José Alberto Foncubierta, Daniel Foncubierta.

